🌊MICROPLASTIKOAK Itsasoan🌊🌳(1) Ur eta jalkin laginen erdiek mikroplastikoak dauzkate 🌳(2) Bizkaiko Golkoko uren erdiak baino gehiagok mikroplastikoak ditu Mundu mailan kontsumitutako materialen partikulak dira, EHUren ikerketa baten arabera

🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊

🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊

🌳(1) Ur eta jalkin laginen erdiek mikroplastikoak dauzkate

🌊

☀️‘Marine Pollution
Bulletin’ zientzia aldizkari famatuak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako
Materialak+Teknologiak ikertaldeak egindako “Microplastics in the Bay of
Biscay: an overview” izeneko artikulua argitaratu du.

☀️Artikulu hori mikroplastikoen presentziari buruz Bizkaiko golkoan egin diren ikerlan guztiak aztertu dituen lehena da.

☀️Mikroplastikoena ingurumen arazo gero eta kezkagarriagoa da, eta, ikerlan batzuen arabera, Bizkaiko golkoa itsas zaborra pilatzen den eremua da.

☀️Argitaratu berri den ikerlanak mikroplastikoen banaketa tenporal eta espaziala aldakorra dela egiaztatu du; aztertzeko hartutako ur eta
jalkin laginen erdietan baino gehiagotan hauteman ditu mikroplastikoak.

☀️Bost milimetro baino gutxiagoko plastiko partikula horiek itsasoan eta
kostaldean pilatzen dira, produktu eta aplikazio jakin batzuetan erabilitako plastiko material txikia botatzen direlako (mikroplastiko primarioak) edo objektu handiagoak zatikatzearen ondorioz (mikroplastiko sekundarioak).

☀️Itsas ingurunean partikula horietako asko eta asko daudenez, jatorria, presentzia eta giza osasunean eta espezieenean duen eragina aztertzen ari dira.
Jatorriari dagokionez, maizen topatu diren polimeroak polipropilenoa, polietileno, poliesterra eta poliestirenoa dira, horiek baitira munduan gehien kontsumitzen diren plastiko materialak.

☀️«Aipatu eremuari buruzko
ikerketen emaitzetan hainbeste apur eta zuntz agertzearen kausa,
nagusiki, tamaina handiagoko objektuak zatikatzea izan daiteke.

Hala ere, zaila da ikerlan desberdinak konparatzea, zein bere metodologiarekin egin direlako. Hala, itsas inguruneko mikroplastikoen
jarraipena egitera bideratutako metodo estandarizatuak ezartzeko premia agerian jarri da», dioskute ikerlanaren egileek.

🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊🌊

🌳(2) Bizkaiko Golkoko uren erdiak baino gehiagok mikroplastikoak ditu Mundu mailan kontsumitutako materialen partikulak dira, EHUren ikerketa baten arabera

🌊

☀️Kantauriko eta Bizkaiko Golkoko urak ez daude munduko itsaso guztiak mehatxatzen dituen izurritetik libre. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingenieritza Eskolako Materialak +Teknologiak ikerketa taldearen lan baten arabera, Bizkaiko Golkoan jaso eta aztertutako uren eta sedimentuen laginen erdiak baino gehiagok mikroplastikoak agertu
dituzte.

☀️Microplastics in the Bay of Biscay: an overview

du izena ikerketak eta Marine Pollution Bulletin zientzia aldizkariak argitaratu berri du. Bizkaiko Golkoan mikroplastikoen presentziari buruz orain arte egindako ikerketa guztiak
aztertzen dituen lehen artikulu zientifikoa da.

☀️Amaia Mendozak garatu du, egiten ari den doktore tesiaren barruan.

☀️Aurkitutako mikroplastikoak 5 mm-tik beherako partikulak dira eta itsaso zabalean zein itsas-er-tzean daude. Iturri bitik sortuak dira: produktu eta aplikazio jakin batzuetan erabiltzen diren tamaina txikiko material plastikoak itsasora isurtzearen ondorioz -mikroplastiko primarioak deitutakoak-, edo objektu handiagoak zatitzearen ondorioz –bigarren mailako mikroplastikoak–. Partikula horiek itsas ingurunean duten ugaritasuna dela eta, gaur egun haien jatorria, presentzia eta mundu
osoko gizakien osasunean eta espezieetan duten eragina ikertzen ari dira.

☀️Mikroplastikoen izaerari dagokionez, polimero aurkituenak polipropilenoa, polietileno, poliesterra eta poliestirenoa dira, mundu mailan kontsumitutako material plastiko nagusienak hain zuzen ere.

🌊☀️”Azterketen emaitzetan,
zatiak eta zuntzak nagusi direla ikusita, ondorioztatu daiteke Bizkaiko
Golkoko uretan dauden mikroplastikoen jatorria tamaina handiagoko objektuen zatikatzea dela nagusiki” diote azterketa egin duen ikerkuntza taldetik.
🌊
☀️Hala ere, ikerlarien ustetan ” zaila da ikerketa-lanak konparatzea, metodologia ezberdinak erabili dituztelako”.

☀️Hori dela eta, beharrezkotzat jo-tzen dute “itsas ingurunean mikroplastikoak monitorizatzeko metodo estandarizatuak adostea”.

☀️Mikroplastikoen ugaritasuna ingurumen-arazo kezkagarria da munduko itsaso guztietan etazoritxarrez buru haustea gero eta handiagoa da.Zenbait azterlanen arabera, Bizkaiko Golkoa itsasoko zaborra metatzeko eremu bilakatu da.

☀️Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikerketa taldeak egindako lanaren
arabera, aldakortasun handia dago mikroplastikoak noiz eta non banatuta dauden zehazteko orduan.

☀️Hori bai, ikerketa lana egiteko bildutako ur-laginen eta sedimentuen erdiak baino gehiagok mikroplastikoak agertu dituzte.

☀️Amaia Mendoza, ikerketa honen egilearen tesi doktoralaren helburuen artean dago, Gipuzkoako kostaldeko zenbait hareatzetan eta Kontxako badiako uretan mikroplastikoen presentzia aztertzea.

☀️Horretarako, Donostiako Aquariumeko instalazioak erabili ditu.

☀️Halaber, eta AZTIrekin elkarlanean, material plastiko komertzial desberdinek benetako itsas baldin-tzetan jasaten duten degradazioa ere ikertu dute.

☀️Horretaz gain, behin bildutakoan, hondatze horrek hondakin horien ondorengo kudeaketan duen eragina ere aztertu dute. Cristina Peñak zuzendutako proiektua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Departamentuaren laguntza izan du.

☀️Laburrean

☀️Ikerketa.

☀️Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingenieritza EskolakoMaterialak+Teknologiak ikerketa taldeak ‘Microplastics in the Bay of
Biscay’ lana egin du

☀️Lehena.

☀️Bizkaiko Golkoan mikroplastikoen presentziari buruz orain arte egindako ikerketa guztiak aztertzen dituen lehen artikulu zientifikoa da, 5 mm-tik behera.

☀️Aurkitutako mikroplastikoak 5 mm-tik beherako partikulak dira, eta itsaso zabalean zein itsas-ertzean daude.

🌊🌜🌞🌳🍀🍃🦑🐍🐚🦋🦗🕷️🎶

BOE, cosas de Natxo.

Estamos enganchados al Saber, los dos.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s