🏔️Everest, munduaren gailurrera iritsi euskaldunak, 1980an, duela 40 urte. Lemoiz gelditu, 1982an.🏔️🇳🇵 Everesten, 1980ko maiatzaren 14an, Martin Zabaletak eta Pasang Tembak gailurra egin zuten. “Gora Euskadi askatuta, Gora Euskadi antinuklearra”, ikurriña eta eguzki antinuklearra bertan jarriaz.☢️Garai bertsuan, milaka herritar, Lemoiz gelditu eta euskal kostaldearen nuklearizazioa geldiarazteko borrokatu ginen. Nekez eta minez, Gladis del Estal, bidean izan ziren biktima guztiak. Baina lortu genuen. Euskal Herriaren zerumugan hodei ilun nuklearra desagertarazi eta zeru garbia ziurtatu.👩🏻🏫 Iragana ezagutu, eta oroimena maisu hartuta, etorkizuna zabaldu behar dugu herritarrok. Klima aldaketaren mamu beltzari aurre egin behar diogu orain. Gure lurra, ura, airea defendatu, garbitu eta zaindu.🔝Gu gara Everest, gu gara Lemoiz, gu euskal herritarrok gara etorkizun librea. Enaden Begiak zaindu. Euskal Herria eta Mundua zaindu.